LITERATURA

“Gizon gogorraren sekretua”, Etxeberria anaien azken lana

Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria anaiek Gizon gogorraren sekretua (Elkar) lana kaleratu dute. 288 orriotan “gizon arrunt baten istorioa” kontatzen dute, baina thriller-aren estiloari jarraituta. Hots, tentsioa eta suspensea ez dira faltako.

Hauxe da lanaren sinopsia: “Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta belarria eta zakila moztuta. Patuak nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara iristea.
Bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote; hilketarekin zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik. Horregatik, bezperako ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen putetxera itzultzea erabakiko du. Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen peskizan nahastuko da hondo-hondoraino”.

Xabier eta Martin Etxeberriak idatziak utzi dituzte Itxoidazu Cafe de Passy-n (2004), Ez dadila eguzkia sartu (2006) eta Arrain abisalak (2009). Bestela ere, Xabierrek eta Martinek bere kabuz idatzi dituzte hainbat lan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button