MUSIKA

Eñaut Elorrietak “Irteera Argiak” diskoa aurkeztuko du Bilbon

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak hainbat artista eta banda hautatu ditu beren musika publikoaren aurrean zuzenean agertzeko. Hala, Eñaut Elorrietak datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunen barruan, kontzertua eskainiko du. 19:00etan hasiko den kontzertuan Irteera Argiak bere azken diskoko kantuak haizatuko ditu.

Esperimentatzeko irrikatik tiraka, Irteera argiak izeneko bakarkako bigarren bilduma eman du argitara Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kideak. Bere hitzak eta beste idazle batzuen testuak musikatu ditu Elorrietak, hala nola Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendirenak.
Adituen arabera, “disko distiratsua eta aldi berean barea da; heldua eta aldi berean berria; eta abestia bera da guztietan artistaren oinarria eta tema. Urte hauetan guztietan bildutako ezagutza guztia jarri du konposizio berri hauen eta eszena-proposamen berriaren zerbitzuko”.

Bidebarrieta Kulturgunean prebentzio-neurri batzuek indarrean jarraitzen dute, eta, horien arabera, Bidebarrieta Kulturguneko ekitaldietan edukiera aretoaren % 100 da, baina maskara janztea nahitaezkoa da, oraindik ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button