MUSIKA

“Joseba Irazoki vs solo guitar” eta Eraso!, Bilboko Kafe Antzokian

Ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian, Izar&Star zikloaren hitzordu berri bat izango da: Joseba Irazoki vs solo guitar. Berako musikaria bakarrik arituko da, gizon-orkestra formatuan, gustuko dituen gitarra-heroiak moldatzen; tartean, John Fahey eta Marc Ribot. Emanaldia 21:00etan hasiko da, goiko solairuan.

Ordubete geroago, 22:00ak bueltan, Kafe Antzokiko areto nagusian, Eraso! metal banda zarauztarrak Kaiolatik ihesi (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lan berria aurkeztuko du, bandak bere 20. urteurrena bete duenean.

Laukoteak argitaratu berri duen seigarren diskoaren harira, Tolosako Bonberenea Ekintzak-ekin plazaratu dute, eta Karlos Osinagak grabatu du Bonberenean bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button