IKUS-ENTZUN

Euskal zinema berriaren lan onenen hautaketa bat, Bartzelonan

Maiatzaren 28tik ekainaren 6ra, Bartzelonan egingo da ZinemaldiaCat 2021 jaialdia. Bere egitaraua bost dokumentalek eta fikziozko bi filmek osatuko dute. Ekimena, bertako Euskal Etxeak antolatu du Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan.

Egunotan ZinemaldiaCat jaialdiaren XVI. edizioan euskal zinema berriaren lan onenen hautaketa bat ikusi ahalko da.

Proiektatuko den film-sorta honakoa duzue: 2 urte, 4 hilabete eta egun 1 (Lander Garro, 2020) intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumental bat; Enero (Ione Atenea, 2019), adin helduaren erretratu intimoa, bi emakume oktogenarioren istorioen bidez; Hijos de Dios (Ekain Irigoien, 2020), etxegabetasuna, pantaila handira eramanda; El Drogas (Natxo Leuza, 2020) Enrique Villarreal Txantreako musikariari buruzko dokumental biografikoa; Bury Us! A Punk Rock Uprising (Andrew Nethery, 2021), euskal gaia lantzen duena eta protagonistak euskaldunak dituena.

Horiekin batera fikziozko bi film eskainiko dira: Nora (Lara Izagirre, 2020) eta Hil kanpaiak (Imanol Rayo, 2020).

Filmekin batera eztabaidak ere antolatu dira hiru proiekziotan, protagonistak bertan direla.

Datu guztiak ZinemaldiaCat-ek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button