BESTELAKOAK

“Irudika”, Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala

Irudika ekimenaren bosgarren edizioa da aurten, eta urriaren 28tik 30era egingo da Gasteizko Artium museoan. Edizio fisikoa berreskuratzeaz gain, Irudikak onlineko bertsioa ere mantenduko du hitzordura hurbildu ezin dutenentzat.

Topaketaren egitarauaren barruan mahai-inguruak eta tailerrak egingo dira Belgika, Txile eta Portugaletik etorriko diren proiektuen inguruan, Gainera, hitzordu profesionalak antolatuko dira aipaturiko herrialdeetako agenteekin eta Mexiko, Argentina edo Frantziatik etorritako beste batzuekin.  50etik gora ilustratzaile, editorial eta agente gonbidatuko dira eta horietarik 37 Portugal, Belgika, Txile eta Euskadiko ilustratzaileak eta agenteak izango dira.

Irudikak lau ekintza-lerro antolatu ditu: hitzaldiak, hitzordu profesionalak (eta networking saioak), tailerrak eta bi egonaldi artistiko hiru zentro desberdinetan (Gasteizen, Bilboko Bilbaoarten eta La Maison des Auteurs d’Angoulême zentroan).

Ilustratzaileak eta argitaletxeak mahai baten inguruan bilduko dira lan posibleak bidean jartzeko. Beste aldetik, ilustratzaileek hitzorduak hitzartuko dituzte argitaletxe eta profesionalekin zalantzak argitzeko edo lan-akordioak ixteko.

Sorpresa tailerrak ere antolatuko dira. Lehen jardunaldian, parte-hartzaileek artisau-papera egingo dute Anne Brugni-rekin, eta libreta bat koadernatuko dute Corynne Clarisse-rekin. Hurrengoan, 16 ilustratzaile gonbidatuk 15 minutuko ariketa txikiak prestatuko dituzte.

Azkenik, sorkuntzari laguntzeko asmoz eta etorkizunera begira, ilustrazio eta animazio lehiaketa bi antolatuko dira Irudika jaialdiaren barruan Vital Fundazioa eta AC/E Acción Cultural Española erakundeen babesarekin. Sarituek Gasteiz, Bilbaoarte eta La Maison des Auteurs d’Angoulême artean egingo den egonaldi artistiko bana irabaziko dute.

Informazio osoa Irudikak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button