ESZENA

Asteburuan kale antzerkia Sopelan

Asteburuan, irailaren 6 eta 7an, antzerkiarekin bi hitzordu proposatu nahi dizkizuegu Sopelara joanez gero. Markeliñe taldearen Andante lanaren aurre-estreinaldia izango da larunbatean 20:00etan, eta Malas Compañías taldearen Txatarra antzezlana, igandean, 19:00etan.

Markeliñe antzerki talde ezagunak Tarregako Nazioarteko Jaialdian aurkeztuko du Andante lan berri hau, baina aurre-estreinaldia egiteko Sopelako plaza aukeratu du. Kale-antzezlan mutu honek zapata ilera batean du abiapuntu. Zapatek istorio harrigarriak kontatuko dizkigute eta gerraren ondorioak gogora ekarriko dizkigute begirada poetiko baten bidez.

Beste aldetik, Malas Compañías taldeak publiko guztientzat egokia den antzerki-zirku ikuskizuna eramango du Sopelako kaleetara. Obran umorea, antzerkia, objektuen manipulazioa eta akrobazia uztartzen dira lan ikusgarri, dibertigarri eta hunkigarria lortuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button