BERTSOTAN

Nafarroako bertsolari gazteei begira, “Bertsokabi”

Urriaren 5ean hasi eta 26an bukatuko da Bertsokabi, 16 eta 30 urte bitarteko bertsolariei begirako sariketa. Ekimena lau saiotan egingo da Iruñerriko taberna eta gaztetxetan. Txapelketa Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du, Iruñeko Udala eta Euskokultur Fundazioaren laguntzarekin.

Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketak “bertako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak- bertsozaletzeko xedea du. Modu berean, Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936-2015) ikertzaile eta eragile nekaezina zenaren figurari gorazarre egin nahi zaio.

Guztira hemezortzi bertsolarik eman dute izena txapelketan. Bikoteka arituko dira bertsolariak, lau saiotan (hiru kanporaketa eta finala).
Lehen kanporaketa (urriak 5, 19:30ean), Iruñeko Suberri Tabernan izango da; bigarrena,  (urriak 11, 19:30ean) Iruñeko Herriko Tabernan: Hirugarren kanporaketa (urriak 20, 20:30ean) Barañaingo Gaztetxean; eta final handia (urriak 26, 19:30ean), Iruñeko Arrano Elkartean jokatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button