BESTELAKOAK

Euskal sortzaileen arteko I. Topaketak gaur Azpeitian

Gaur eta bihar, euskal sortzaileen arteko I. Topaketak atondu dira “Euskal sortzaileok elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea” asmoarekin.

Beraz, euskaraz sortzen duen pertsona orok ateak irekita izango ditu Azpeitian goian aipaturiko kezken inguruan eztabaidatzeko, eta hala, idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, eskulturagileak, irudigileak, eta bestelako sortzaileak bilduko dira.

Egitarauari dagokionez, lehendabiziko egunean, eta 10:00etatik 14:00etara, solasaldia izango da ondoko gaiaren inguruan: Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakoak. Bazkariaren ostean, 16:00etatik 19:00etara, goizeko solasaldiaren jarraipena egingo dute, eta 19:30ean, azkenik, Askarako zikloaren 2. mahai ingurua egingo dute: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan?.

Bigarren egunaren harira, 10:00etatik 14:00etara azken solasaldia izango da, 10:00etatik 14:00etara: Sortzaileok geure burua antolatu genezake?.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button