LITERATURA

Euskal sorkuntzak munduan zehar

Gure inguru hurbilean Durangoko Azoka hastear dago, baina beste toki askotan euskal kulturak eta bere sorkuntzak protagonismoa hartzen ari dira egunotan.

Hala, gaur, abenduak 1, Karmele Jaiok Guadalajarako Liburu Azokan hartuko du parte Aitaren etxea nobelaz berba egiteko. Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka modu birtualean egingo da eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Karmele Jaio idazle gasteiztarrak programa Los lectores presentan atalean parte hartuko du gaur, 19:30ean.

Beste aldetik, eta gaur ere, Asier Altunaren Bertsolari filmaren bidez euskarari gorazarre egiteko, Buenos Aires hiriko Eusko Kultur Etxean zine-eztabaida egingo da, arratsaldeko 19:00etan, online. Atzo eta toki berean, Bernardo Atxagaren Euskal Kulturari buruzko alfabetoa lanaren irakurketa eta analisia antolatu zuen Eusketxek, online ere.

Eta Buenos Airesen ere, Juan de Garay Fundazioak Euskal Liburuaren Nazioarteko Azoka Birtuala abiatuko du gaur, eta abenduaren 15era arte bisitatu ahal izango da hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button