MUSIKA

Julian Rachlin eta Daniel Hope biolin-jotzaileak Euskadiko Orkestrarekin izango dira

Gaurtik aurrera, Euskadiko Orkestrak bere Abonu-denboraldiko hirugarren programari ekingo dio ohiko lau hiriburuetan. Andrey Boreyko zuzendari printzipal gonbidatuaren gidaritzapean, Orkestrak bakarlari gailenekin eskainiko ditu kontzertuak. Hala, Julian Rachlin, Donostian (Kursaal Auditorioa gaur eta bihar) izango diren kontzertuetan arituko da, eta Daniel Hope, aldiz, Gasteiz (Principal Antzokia), Iruñea (Baluarte Auditorioa) eta Bilbon (Euskalduna Jauregia), azaroaren 3an, 4an eta 5ean hurrenez hurren. Emanldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Biek Shostakovitch-en Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua interpretatuko dute dagozkien kontzertuetan eta egitaraua Vassily Kalinnikov-en 1. Sinfoniak osotuko du. Orkestrak obra hau interpretatzen duen lehenbiziko aldia izango da.

Honatx, egitarauaren xehetasun gehiago: D. Shostakovitch, Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua la minorrean, opus 77, 39 minutuko iraupena; eta V. Kalinnikov, 1. Sinfonia sol minorrean, 35 mitukoa.

Euskadiko Orkestrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button