LITERATURA

Egungo inertziak zalantzan jartzen

Iñigo Martinez idazleak Mandamentu hipermodernoak (Elkar) lana argitaratu du, helburu argi batekin: egungo inertziak zalantzan jartzea.

Idazleak hitzaurrean, honakoa dio: “Beti egon dira, eta beti egongo dira belaunaldien arteko hausturak, komunikazio faltak, gaizki-ulertuak. Agian gure garai hipermodernoak bereziki zail egiten du belaunaldien arteko solasaldi hori. Zergatik ote da? Zer du egungo bizimoduak?”

Elkar argitaletxeak bere aldetik honela definitu du lan berria. “Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasun-konpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte.
Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro.”

Hortaz lan horrek pentsarazi nahi digu, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzeko tartea eskainiz.  “Horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button