IKUS-ENTZUN

"Zine Txiroa" ekimena ostegunean Mikelazulo kultur elkartean

9 de cada 10 lan honetan Kolonbiako egoera zehatz bat deskribatu egiten da. Kolonbia, Hego Amerikako ipar muturra, demokrazia bat da formalki. Baina bi Kolonbia daude: paperezkoa eta erreala…
Sindikalgintzarako dagoen herrialderik arriskutsuena da, azkeneko 22 urtetan 2.700 sindikagile erailak izan baitira.
Herrialde honek esku gutxietan dagoen ikaragarrizko aberastasuna du eta indarkeria inpunitatez erabiltzen dute espoliatzen jarraitzeko.

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den Zine txiroa izeneko ekimenarekin bat eginez, eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan.
Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago. Nahi duenaren esku: interesa duten herriko elkarte nahiz norbanakoei eskaini nahi zaie haiek alokairu sinboliko baten truke ikusteko aukera.

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button