IKUS-ENTZUN

Euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua babesteko

Zinebik eta Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APVk) euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua babestu nahi ditu, eta beste urte batez,  Zinebi Networking 2020: dokumentalen sorgunea Bilboko Zinema Dokumentalaren III. Foro Profesionala bideratuko dute. Izena emateko epea urriaren 12an amaituko da.

“Proiektu honek euskal zinemaren sormen olatu berria bultzatu nahi du eta berri honen ekoizpenaren aldeko apustua egin. Horretarako, gure helburua tokiko ikus-entzunezkoen egituraren dinamizazioan laguntzea da, zinemagintzaren arloko agente eta bertako zein nazioarteko instituzio desberdinen arteko elkarlana eta kooperazioa bultzatuz. (…)
Ekitaldi honek belaunaldi berrien zinema ekoizpena bultzatzen duten zuzendariekin, ekoizleekin, instituzioekin eta sektoreko beste hainbat agenterekin aurrez-aurreko topaketa dinamika izango du”.

Jaialdiaren zuzendaritzak eta kanpo hautapen-batzorde batek zortzi proiektu aukeratuko ditu, beti ere, proposamen estetikoa, bideragarritasuna eta proiektuek gauzatzeko dituzten aukerak kontuan hartuz.

Epai-mahaiak azaroaren 20an, Arriaga Antzokian ospatuko den itxiera galan emango dio saria irabazleari, eta horrek 10.000 euroko saria eta aholkularitza profesionala jasoko ditu, bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button