IKUS-ENTZUN

Euskal Herriko Zinema Eskola ireki da

Euskal Herriko Zinema Eskola, Kinema zinema eskola zaharraren birmoldaketaren ondorioz jaio da Bilboko Deustu auzoko Luzarra kalean. BYP Media, Bilboko gazte batzuek osatutako produkzio-etxeak hartuko du eskola kudeatzeko ardura, proiektu eta ekimen berriei ateak irekiz.

“Krisiak kultura gogor jo duen arren, ekimen sortzaileari eusteko ahalegina egin nahi dugu, lan postu berriak sortu eta Bilbo eta Euskal Herri osoko erreferente bilakatu den eskola bizirik mantentzea da gure xedea. Uste dugu, gaurko egunean, inoiz baino premiazkoagoa dela mota onetako ekimenak bultzatzea, zinema-kultura gure ondare garrantzitsua baita”, komentatu dute prentsa-oharraren bidez.

“Eskolaren aro berri honetan, irakasle adituen esperientziari esker, zinemaren arloan profesionalak hezten jarraituko dugu. Oraingoan gainera, tailerrak eta kurtso osagarrien bitartez, euskarari bere lekua eman nahi diogu”.

Matrikulazio data  irailaren 1ean hasi eta azaroaren 1a bitartean zabalduko da. Zinema bezalako arlo liluragarrian trebatu nahi duen orok Euskal Herriko Zinema Eskolan eman dezake izena.

Informazio guztia www.ecpv.es webgunean aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button