ARTEA

Enrique Marty artistaren lanak Espacio Marzanan

Joan de astean inauguratu zen datorren urteko urtarrilaren 23ra bitartean luzatuko den Enrique Marty artistaren ¡Hablemos Del Milenarismo! izeneko erakusketa.

1989an, Fernando Arrabal agertu zen telebistan erotuta bezala, laborria, angustia, sarraskia eta beldurraren aroa bazetorrela aldarrikatzeko, hots, milenarismoa. Eta azkenik, arrazoia eman beharko zaio, izan ere, katastrofikoa ederto saltzen da. Beldurtuta ez bazaude ez zara inor.

Enrique Martyk gai hau hartu du oinarrian, aurten egin eta Marzanara ekarri dituen lanetan. Formatu txikiko obrak dira: pinturak (Versus civilización, Cadáveres de dictadores, Animales malditos, Leyendas urbanas, Pinturas para tapices izenekoak) eta animaziozko film laburrak, non milenarismoaz hausnarketa egiten duen.
Ingurutik ateratako piezak dira, deskontestualizatuak, zedarritzen gaituen katastrofearen inguruan sakontzeko. Izan ere, lan hauek guztiek milenarismoaren alde guztiak ikertzen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button