ESZENA

Formatu txikiko antzerki-lanetarako “Taulara” lehiaketa

Oihaneder Euskararen Etxeak formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketarako Taulara lehiaketa antolatu du. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 3ra arte luzatuko da.

Ekimenaren helburua euskarazko antzezlan laburren sormena suspertzea da, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaintzea ere.

Aurkeztu beharreko lanak euskarazko formatu txikiko proposamenak izan beharko dira, atrezzorik gabeak: antzezlanek gutxienez 15 minutuko iraupena izan beharko dute, eta gehienez 20 minutukoa. Lanaren gidoia edo emanaldi baten bideoa aurkeztuko beharko dute 18 urtetik gorako interesdunek.

Hiru lan aukeratuko dira jasotako proposamen guztien artean eta bakoitzak 600 €-ko saria jasoko du. Aukeraketa egiteko kalitatea eta antzezgarritasuna hartuko dira kontuan, bai eta genero ikuspegia eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia ere.

Lan irabazleak ekainaren 18an aurkeztuko dira Oihanederren, eta saio honetan emango da laugarren saria, publikoaren saria (500 €). Aurkezpen publikoa prestatzeko beste bost asteko epea izango dute irabazleek, ekainaren 15era arte.

Oinarrien gaineko xehetasunak: Oihaneder

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button