ARTEA

“Begirada hurbila”, Carmen Ballvéren argazkien erakusketa, Donostian

Dominikar Errepublika, Tanzania, Etiopia, Mongolia edota Peruko irudiak bildurik daude San Telmo Museoko Laborategi aretoan, Begirada hurbila erakusketaren barruan. Carmen Ballvéren argazkiak dira guztiak, eta maiatzaren 16ra bitartean ikusi ahal izango dituzue. Giza Eskubideen 18 Zinemaldiko (apirilaren 23tik 30era) jarduera paraleloen barruan kokatu da Begirada hurbila erakusketa.

Carmen Ballvék hainbat hamarkadatan egindako argazki-sorta bat aurkezten da mostra horretan, non bere lan pertsonalaren aukeraketa bat batu den, zuri-beltzeko 71 irudik osatua.

Maria Millán komisarioak dioen bezala, egilearen “errespetuzko begiradak hainbat pertsonaiengana hurbiltzen gaitu, hain zuzen ere, beren komunitateetan hartu ondoren, argazkilariari nor diren eta beren ingurunea nolakoa den harrotasunez erakusten dioten pertsonaiengana. Duintasunez eta edertasunez betetako erretratuak dira. Haur, gizon eta emakume horien begiradak beraiengana hurbiltzera gonbidatzen gaitu, haiekin bat egitera. Irudi bakoitza bizitza-kontakizun bat da, mugak zeharkatu eta elkarrengana batzen gaituzten esperientziak. (…) Argazki baten kontakizuna osatzen duten xehetasunek lotu egiten gaituzte munduko beste hainbat tokitako jendearekin; hortaz, erakusketa honetako pertsonaia bakoitzaren atzean dagoen historia gugana etortzekotan, ondorenean etorriko litzateke. Erakusketa honek ikuslea hurbiltzera gonbidatzen du, irudiek eragiten dioten sentimenduarekin bat egitera, gure lehen inpresio hori delako ikusten ari garen pertsonaia berezi egiten duena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button