LITERATURA

“Hodeietan” liburua argitaratu du Elhuyarrek

Elhuyarrek Hodeietan narrazio zientifikoa plazaratu du. Lana 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago liburua.

CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiak jorratu behar dira, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua.

Hodeietan liburuaren tramari dagokionez, Hodei dugu protagonista. Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da Hodei, eta ez ditu bereziki gustuko zientziak. Estibalitz, aldiz, zientzialari iaioa da. Nerabezaro osoan izan du gustuko Estibaliz Hodeik, eta, udan bizi izan duten maitasun-istorioaren ondoren, aldatzen hasi da Hodeiren zientziarekiko ikuspegia.

Idazlea, Aitzol Lasa Oiarbide, barañaindarra da, sortzez, eta matematikaria, lanbidez. 2009an Barañain Hiria literatura-lehiaketa irabazi zuen, Aipa ditzagun emakumeak atalean, Udako arratsalde bat ipuin laburrarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button