Gaur, maiatzak 16, Leioako Umore Azokaren XXIV. edizioa hasiko da Leioan. Leioako Udalak gaurko programatutako ikuskizunak lekuz aldatzea erabaki du, klimatologiarekin bateraezinak direlako. Azokaren XXIV. edizioa Batu Zuzenean erakusketarekin hasiko da, Node konpainiaren eskutik, eta bertan izango dira Leioako Alkatea eta Kultura Zinegotzia ere.
Umore Azoka Euskadiko kaleko artearen denboraldiari hasiera ematen dion azoka da eta igandera arte, hilak 19, luzatuko da. Publikoak diziplina eszenikoen hainbat proposamenez gozatu ahal izango du, antzerkia, dantza eta zirkua, besteak beste.
Herriko kaleetan 80 ikuskizun baino gehiago ikusi ahalko dira , guztiak, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko 41 konpainiaren eskutik.
Esaten dugun bezala, etorriko diren konpainietatik bost nazioartekoak dira, beraien profesionalak Portugal, Argentina, Frantzia, Suitza, Italia, Irlanda, Belgika eta Mexikokoak dira. Nabarmentzekoak dira Tetês de Mules (Frantzia) eta Teatro do Mar (Portugal) konpainien eskutik datozen aurkezpenak.
Azokak hurrengo konpainien estreinaldi estatalak izango ditu: DAB Dantza Konpainia; Cía. Barsanti; Goitibera; Hika Teatroa; La Glo Zirko-Dantza; La Pez; Cía. Maite Guevara; Markeliñe; niMÚ; NODE; Organik Dantza; Cía. Trotamundos; eta TwoMuch Circus
Txikienek Umore Azokaz gozatzeko aukera izango dute Hika Teatroa; La Pez; Markeliñe; Cía. Trotamundos; Cía. Artilugio; Tetês de Mules; eta Cie Balancetoi & Maleta Company konpainien eskutik datozen ikuskizunekin.
Gainera, Azoka kaleko arteen sektoreko 250 profesionalentzako topagunea izango da, eta haiei zuzenduta hainbat jarduera egingo dira: elkarrizketak, bilerak edo meeting-ak, lanerako, ideiak partekatzeko eta hausnarketak egiteko guneak sortzeko, besteak beste.