BESTELAKOAK

Euskal Herriko musika eta soinu tresnak

Kultur Leioak urtarriletik ekainera arteko agenda eta programazioa ondu du honezkero. Eta ekitaldiekin hasteko, igande honetan, urtarrilak 12 (Auditorium. 12:30) Juan Mari Beltran musika sortzailea eta ikertzaileak familia osoari zuzendutako kontzertu didaktikoa eskainiko du, Euskal Herriko musika eta soinu tresnen inguruan.

Bertan, bidaia magikoa eskainiko du Juan Mari Beltranek, euskal musika herrikoiaren inguruan. Bere taldearekin batera, gure aitita-amamen lan erritmoetatik gaur eguneko txalaparta musikaraino garraiatzen gaitu, eta horretarako, jolas zoragarria darabil argi eta itzal, irudi, dantza eta erritmoekin. Bidaia ederra, gure kulturarekin disfrutatzeko ikasten den bitartean, betiko melodia eta musika-tresnen bitartez.

Hala, txanbela, arrabita-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina, xirula-ttunttuna, panderoa, danborra, arxaluak tresnak ikusteko eta zer diren ulertzeko parada egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button