
Bihar, uztailak 12, Euskal Herriko Gazte Orkestrak Udako Topaketa programari ekingo dio. Goi mailako irakasleekin egingo den prestaketa denboraz gain, kontzertu-bira egingo du Euskal Herriko hainbat agertokietatik, Seohyum Kim urteko biolinista gaztearekin batera.
Aipaturiko topaketa horrek 100 pertsona (musikari gazte eta irakasleak) baino gehiago elkartuko ditu 10 egunetan. Ekimena, bihar, uztailaren 12an hasiko da eta egun horretan bertan ekingo dio orkestrak udako bira osatuko duten bost kontzertuetarako entseguei. Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren gidaritzapean, ondoko emanaldiak eskainiko ditu EGOk: Hondarribia (uztailak 18), Azkoitia (uztailak 19), Donostia (uztailak 20), Bilbo (uztailak 21) eta Gasteiz (uztailak 22).
Gorako aipatu dugun bezala, aurten, Seohyun Kim korear biolinista gaztearen parte-hartzea izango da kontzertu hauetan. 15 urterekin Seohyun Kimek Txaikovskiren Biolinerako kontzertuari egingo dio aurre. “Bere generoko kontzertu txalotuenetako bat da hau eta, instrumentu honetarako historian idatzi den onenetako bat ere bai. Obra lehen aldiz interpretatuko du orkestrak.”
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, izaera estrategikoko proiektu kultural gisa, eta bertoko musikari gazteei zuzenduta,
Gogoratu, lehen kontzertua, huilaren 18an izango da, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean.