LITERATURA

Ramon Saizarbitoriaren gaztelaniazko biblioteka

Erein argitaletxeak Ramon Saizarbitoriaren literatura lanen bikaintasuna zabaldu nahi du eta hala, bere narratiba guztiaren gaztelerako argitalpen-bilduma egiteko ardura hartuko du datozen bi urteetarako.

Ramon Saizarbitoriaren gaztelaniazko bibliotekaren lehen urratsa Guárdame bajo tierra liburua izango da. Argitalpen berria, martxoaren 17an aurkeztuko dute Donostiako San Sebastian hotelean, eta bertan ere Ramon Saizarbitoria izango da prentsaurrekoan mahaikide, Paco Etxeberria eta Ramon Etxezarretarekin batera. 

Bildumaren hurrengo tituluak Bi bihotz eta Hamaika pauso izango dira. “Maitasuna eta gerra dira egilearen gai nagusiak bi eleberriotan, alegia, bikoteen arteko komunikazio zailtasunak eta  gainetik kendu ezin dugun Gerra Zibilaren oroimena”.

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944) soziologoa eta idazlea da. Nobelagile handia da eta berak dira Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1982), Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996) Kandinskyren tradizioa (2003), edo hain saritua izan den Martutene (2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button