EMAKUMEAIKUS-ENTZUN

Euskal emakume zinemagileen proiektuak laguntzeko programa: “Noka Mentoring”

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak Noka Mentoring programa abiatu dute, euskal emakume zinemagileen presentzia eta ikusgarritasuna sustatzeko helburuz. Hautatutako diren hiru zuzendarietarik bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Noka Mentoring Hego Euskal Herrian jaio edo bizi diren eta fikziozko edo ez-fikziozko film luzeen proiektuak dituzten zuzendari berriei zuzendurik dago. Proiektuak jasotzeko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. 2021eko martxoaren 12an jakinaraziko dira programan parte hartzeko aukeratutako hiru proiektuak.

Noka Mentoringek laguntza profesionala eskaini nahi die parte hartzen duten zuzendariei eta bi ardatz izango ditu: batetik, film bat sortzeko prozesura sormenez hurbiltzea, eta, bestetik, proiektu horiek zinemaren merkatuan eta industrian txertatzeko eta trebatzeko beharrezkoak diren bideak azaltzea. Elena Lopez Riera, Mar Coll eta Celia Rico tutoreek egingo dute mentoring prozesu osoa.

Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere gain hartu du proiektuaren antolaketa, eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko garapen-programetan zein Donostiako Zinemaldiarekin (SSIFF), Euskadiko Filmategiarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera parte hartzen duen sare instituzional eta profesionalean integratu du.

Informazio gehiago Tabakalerak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button