IKUS-ENTZUN

“Euskal emakume zinemagileak” zikloaren abenduko saioak, Artiumen

Euskadiko Filmategiak antolatuta, Artium Museoak Euskal emakume zinemagileak I zikloa abian dauka, eta azaroko hitzorduak iraganik, abendukoak prest daude.

Zikloan euskal emakume zinemagileen bederatzi film proiektatuko dira, tartean Arantxa Lazkano, Mirentxu Purroy, Julia Juaniz, Bertha Gaztelumendi, Helena Taberna, Aizpea Goenaga, Mireia Gabilondo, Ana Diez eta Maite Ruiz de Austriren lanak. Euskal emakume zinemagileen zikloa hiru urtez luzatuko da gutxienez, film luze bat behintzat filmatu duten euskal emakume zinemagileen talentua erakusteko.

Gaur berton, abenduaren 2an, egongo da zer ikusi, Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005) filma pantailaratuko baita 19:00etan hasita. “Ireneren, ETAko presoaren istorioa kontatzen du filmak, Bartzelonako kartzelatik atera eta Donostiarako autobusa hartzen duena. Ibilbidean Irenek bere bizitza gogoratuko du eta bere etorkizuna antolatzen hasiko da, besteen presioen aurrean bere bidea aukeratzeko duen eskubidea baliatuz”.

Datozenak honakoak dituzue: abenduaren 9an, Erlauntza (Mireia Gabilondo, 2020), eta abenduaren 16an, Todo está oscuro (Ana Diez, 1997).

Zikloaren gaineko programa guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button