MUSIKA

“Jazz Herrian” programa abiatu dute Agurainen

Hilaren 3an hasi zen jazz musika ardatz duen Jazz Herrian zikloa, Arabako Agurain udalerrian. Egitaraua abuztuaren 9ra arte zabalduko da, eta asteon, ostiralean, Tolosako The Romanticos bandak joko du, eta larunbatean, Iruñeko Animal Blues taldeak.

Hirukote tolosarrak blues eta rhytham and blues estiloak jorratzen ditu, eta iaz, Do it yourself izenburuko lana argitaratu zuen, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez. Diskoak 13 doinu biltzen ditu, eta aurretik, 2012an, My Time izenburuko lana plazaratu zuten zigilu berdinarekin. Emanaldia Kaxka lokalean izango da, 20:00etatik aurrera.

Larunbatean, halaber, Iruñeko Animal Blues laukoteak jazz, blues eta rhythm and blues erritmoak fusionatzen ditu. Lau musikariak Musikene zentroan ezagutu zuten elkar, eta 2012an taldea eratu. Urtebete geroago, estreinako demoa grabatu zuten. Animal Blues bandak Kilkenny lokalean joko du, 20:00etan.

Gainerako kontzertuak hauexek izango dira: 17an, Jazz 4 Joy (Gasteiz); 26an, Dr Mahas Miracle Tonic (Bilbo); abuztuaren 1ean, The Bardulians (Bilbo), eta, amaitzeko, 9an, Miguel Salvador Project (Bilbo).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button