BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean

Martxoaren 21ean, larunbata, 17:30ean, eta Gasteizko Printzipal Antzokian, Arabako Bertsolari Txapelketako finala izango da.

35 bertsolarik izena eman zuten 2015eko txapelketan parte hartzeko. 2014ko urrian jokatutako aurre-kanporaketa ondoren zehaztu ziren txapelketa jokatu duten 18 bertsolariak. 18 hauek bi saioetan kantatu dute txapelketan.
Txapelketa 2 itzulitan egituratu da; lehenengoa Dulantzi, Laudio eta Legutio, eta bigarrena Aramaio, Zigoitia eta Langraiz Oka.

Bi saioetan puntu gehien lortu duten sei bertsolariek kantatuko dute finalean. Bertsolariak honakoak dituzue: Oihane Perea, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez. Gai-emaile lanetan Aintzane Irazusta ibiliko da.

Ezin baduzue bertaratu, baina zale amorratuak bazarete, Radio Vitorian eta Hala Bedi irratian, zuzenean emitituko da finala.

Informazio gehiago, hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button