ARTEA

Bilbon, Expodistrito erakusketa ibiltari berriak

Expodistrito programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta bertako arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohi den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira. Erakusketa hauek San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan ikusi ahal izango dira.

Oraingo honetan, Bilboko auzoetara hurbilduko diren artistak honako hauek dira: Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera Carcedo, Amaia Maguregui, David Fernández eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo.

Horiez gain, Akuarelisten Euskal Elkarteak antolatutako tailerretan egindako lanak erakutsiko dira, bai eta Pablo Bergerren Robot Dreams filmaren, Animaziozko Film Onenaren Goya Saria irabazi duenaren prozesu artistikoa ere.
Programak Jon Mikel Bañalesen komiki-erakusketa bat ere izango du, eta lau bisita gidatu eskainiko dira artistaren eskutik.

Expodistrito zikloak proposamen berriez betetako edizio berri bat dakar ostiral honetatik, ekainaren 28ra arte. Gainera doan gozatu ahal izango da goizez, zein arratsaldez.

Erakusketa guztiei buruzko informazioa osoa: Expodistrito

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button