MUSIKA

Joseba Irazokik bira egingo du otsailean eta martxoan, kasete berria aurkezteko

Otsailean, Bera herriko musikariak bakarkako bira zabala egingo du estatuan barrena, Mascarpone Records diskoetxeak hilabete horretan plazaratuko duen kasetea aurkezteko, Solo Guitar tour izenburupean. Kasete horrek inprobisazio-saioa bilduko ditu.

Gaur bertan, Madrilgo El Juglar aretoan izango da, The Black Lennons taldearekin batera. Bihar, halaber, Logroñon. Otsailean, baina, hiru data iragarri ditu: 5ean, Donostiako Txondorra Kultur Gunean eta beste biak Kantabrian, 11n, Santanderren, eta 12an, Torrelavegan.

Martxoan bildu ditu kontzertu gehien Irazokik: 4an, Burgos; 5ean, Zaragoza; 7an, Valladolid; 8an, Madril; 9an, Valentzia; 10ean, Murtzia; 11n, Granadan eta Ubedan; eta, azkenik, 13an, Toledon.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button