Nontzeberri

Azken txanpa “Udaberriko bertso saioak” programan

Udaberriko bertso saioak programaren XXVII. edizioak Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetako hainbat finalista bildu ditu maiatzeko hiru larunbatetan.

Bere XXVII. edizioa maiatzaren 7an hasi zen, Santutxuko Karmelo plazan, Andoni Egaña, Amets Arzallusekin, Aitor Sarriegirekin eta Aitor Mendiluzerekin. Maiatzaren 14ko hitzorduan, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita eta Beñat Ugartetxea bildu ziren.

Azken saioa, asteburu honetan izango da, maiatzaren 28an, eta aurreko guztiak bezala, eguerdiko 13:00etatik aurrera izango da, Karmelo plazan. Oraingo honetan, Euskal Herriko txapelketa nagusiko finalean parte hartu zuten beste lau bertsolari izango dira oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia eta Unai Iturriaga.

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, Udaberriko bertso saioak programa euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu nahi da eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak gure Hirian burutzen duen lana bultzatu nahi du.

Exit mobile version