ESZENA

Euskal Dantzarien Biltzarraren aurtengo ekimenak

Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin ikerketa beka bat eta bideo lehiaketa bat antolatu ditu.

Proiektuak folklore, etnografia, etnologia, antropologia, soziologia, historia, arte eta horrelakoez izango dira. Hortaz, “dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten dieten ikerketa lanek, beka eskuratzeko aukera izango dute”.

Beste aldetik, bideo guztiak kultura tradizionala gaiaren inguruan arituko dira eta euskaraz, gazteleraz edo frantsesez izan daitezke. Bideoaren iraupena gutxienez 15 minutukoa izango da eta gehienez 60 minutukoa.

Izen emate, eta ikerketa bekarentzat zein bideo lehiaketarentzat lanak aurkezteko epea, azaroaren 30an amaituko da.

Informazio guztia hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button