LITERATURA

Euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du, euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen. Maiatzaren 27ra arte aurkeztu ahal dira eskaerak.

Institutuak honako itzulpen-jarduerak lagunduko ditu diruz: Batetik, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea. Eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea. “Hizkuntza jakin bateko lehen itzulpenak baino ez dira lagunduko bi kasuetan, eta diruz lagundutako itzulpenak argitaratzeko gehieneko epea 2022ko abenduaren 30a izango da.”
Aurtengo deialdiak badu berritasun bat, eta itzulpen-gastuez gain, argitaletxeen kasuan edizio eta sustapen gastuak ere diruz lagunduko dira.

Deialdi honetarako gehienezko zenbatekoa hirurogeita lau mila (64.000) eurokoa izango da, kopuru horretatik berrogeita lau mila (44.000) euro itzulpen lanetarako izango dira, eta hogei mila (20.000) euro edizio eta sustapen lanetarako.

Deialdiaren inguruko xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button