BERTSOTAN

“Inprobisazioa eta umorea eskenan” tailerra

Bertsolari eta bertsozaleei zuzenduriko Inprobisazioa eta umorea eskenan tailerra, urriaren 19tik 21era, eskainiko da Bertsozale Elkartearen eskutik. Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozen adituek eskainiko dute Bergarako Aibar baserrian.

“Ikastaro hau, gure baitako komikotasuna bilatzeko abenturan bidelagun izan nahi duten bertsolari/zaleei proposatzen diegu. Klown inprobisazioan dugun esperientziaren arabera, ikastaroan proposatuko ditugun ariketak bertsotan inprobisatzeko lagungarri izango direlakoan gaude. Hainbat alor landuko ditugu: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar”, esan dute antolatzileek.

Hiru eguneko egonaldi intentsiboa izango da eta bost orduko saioak egingo dira. 14 lagunentzako ikastarorako izen-emateko epea zabalik izango da irailaren 1etik 20ra.

Interesa izanez gero, hemen kontaktatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button