ARTEA

“Euskal Artisten Programa” erakusketa Bilboko Guggenheim Museoan

Irailera bitartean, Euskal Artisten Programa izenburpeko ekimenean parte hartu duten hainbat sortzaileren obrak ikusteko parada egongo da Bilboko Guggenheim Museoan.

Guggenheim Bilbao Museoaren eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen arteko lankidetzatik sorturiko Basque Artist Program izenekoan parte hartu duten hamar sortzaileren obrak erakusketan ari dira.

Programa 2015ean sortu zen, eta EAEn jaioak diren edo orain bertan bizi diren artistei zuzenduta dago. Urtero bi sortzaile aukeratzen dira, New Yorkeko eszena artistikoan murgiltzeko eta prestakuntza-esperientzia berezia bizitzeko xedez.
Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Helena Goñi, Jon Gorospe, Gala Knorr, Maite Pinto, Karla Tobar Abarca, Alain Urrutia, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco dira erakusketa honetarako hautatutako artista garaikideak.

Betiko legez, artistok pintura, eskultura, paper gaineko obra, argazkia, bideoa, kokapen zehatzeko instalazioa edo performancea bezalako bitartekoak erabili dituzte sorkuntza artistikoak egiteko. Hortaz, erakusketak “programan parte hartu ondoren sortzaile horiek hainbat praktika garaikideren bitartez egin dituzten lanen hautaketa koherente bat aurkezten du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button