LITERATURA

“Liburu Egunak” izenburupeko jardunaldiak, Gasteizen

Gaur hasita, hil osoan zehar, eta apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Eguna dela eta, bertako Udalaren Liburutegi Sareak egitarau berezia prestatu du Liburu Egunak izenburupean. Hortaz, literaturaren inguruko hainbat jarduera eta ikuskizun izango dira Gasteizeko Goiuri Jauregian.

Gaur berton, apirilak 5, izango da lehen hitzordua, 19:00etan, 2021eko Poesia Sari Nazionala jaso duen Miren Agur Meaberen Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena izeneko saioarekin. Errezitaldian Miren Agur Meabek bere poetikaren deskribapena egingo du, Virginia Woolfen obrari keinu eginez, eta sormenaren gela atontzeko bere modua azalduko du, hainbat urratsetan: gela bilatzetik hasi, eta kontratua, espazioaren banaketa, argiztapena, aireztapena, altzariak, biltegiratzea, berokuntza eta osagarriekin amaitzeko, estetika-irizpideak eta materialak barne. Teorizazio-jolasa egin ahala, bere poemen pasarte batzuk irakurriko ditu.

Ondu diren saioetatik pasatuko diren beste autore batzuk honakoak dituzue: Mikel Santiago (Esta novela se autodestruirá en…); Txani Rodriguez (Abrir el libro para afilar el lápiz, el oficio de la escritura); Julio Llamazares (Primavera extremeña, apuntes del natural); Isabel Martin (Poesía de periferia para otros mundos posibles); eta Eider Rodriguez (Eraikuntzarako materiala deseraikitzen)

Bestelako jarduerak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button