ARTEA

Euskal artea nazioartera irekitzeko programa

Bitamine Faktoriak euskal artea nazioartera irekitzeko programa eta deialdia egin du. Programa honen bidez “arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da”. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren artistek eta jarduten dituzten arte diziplina guztiak onartuko dira (ikus arteak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika, diseinua eta abar).

Bi fasetan garatuko da eta hala, hasieran proiektu batean lan egingo da eta bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabarmenetan erakutsiko da. Hantxe, artistek hainbat parte hartze izango dituzte aretotan, museotan, kulturgunetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.

Datu guztiak Bitamine Faktoriak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button