ARTEA

Euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa

Bitamine Faktoriak abiarazi du artistak nazioartean ezagutzera emateko deialdi ireki hori. Programa honen asmoak artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea, sortzaileen sustapenean laguntzea eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatzea dira. Sortze prozesua maiatzetik abuztu-irailera bitartekoa izango da eta egoitza egonaldia  abuztuan edo irailean izango da.

Diogun bezala, egonaldi bat beteko da, arte ikerketako proiektuak garatzeko eta gauzatzeko helburuarekin. Egonaldia Argentinako Buenos Aires hiriburuan egingo da, eta bertako erakundeekin jarduerak egiteko egutegi bat izango du artistak: besteak beste, onuradunak bere lana hainbat museotan, galeriatan eta aretoetan erakusteko aukera izango du.
Deialdiaren bitartez, artista egoiliarrari lanaren sorkuntza prozesuan, ikerketan eta ondorengo nazioarteko zabaltze prozesuan baliabide eta erraztasunak eskaini nahi zaizkio, etekina atera diezaien.

Apirilaren 24a bitartean aurkeztu beharko dira eskaerak.

Betebeharreko guztiak hemen dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button