BESTELAKOAK

Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako deialdia

II. Barakaldo Foto Festival BAFFEST ekimenaren barruan, Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako deialdia egin dute Barakaldoko Udalak eta Fotopop produktoreak. Aurten, ekainaren 1etik 21ra egingo den BAFFEST 2017ko Lehiaketa atalean erakutsiko dira proposamen onenak. Lanak onartzeko azken eguna martxoaren 30a izango da.

Lehiaketak argazki-sormena bultzatu eta agerian jartzea du helburu, eta horrexegatik,  II. Barakaldo Foto Festival BAFFEST ekimenean, Euskal Herrian jaio edo bizi diren eta ibilbide artistiko eta profesionala finkatua ez duten andrazko argazkilari guztiek hartu ahal izango dute parte, eta 10 argazki garaikide bidali beharko dituzte, edo, bestela, obra azaltzeko testua erantsirik duen dokumental bat eta biografia bat.

Argazkilaritzaren arloko profesionalez osatutako epaimahai batek bost argazki aukeratuko ditu, eta horiek hartuko dute parte lehiaketaren azken fasean.
Irabazleak BAFFEST 2018n hartuko du parte, atal nagusiko argazkilari gonbidatu gisa. Aurten, 2016an irabazi zuen Helena Goñiren obra izango da atal nagusian.

Hemen irakur daitezke oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button