ESZENA

Antzerki fisikoa, maskarak eta clown Laudion

Aurten YINdeYAN Nazioarteko Laborategiaren laugarren edizioa egingo dute urrian Laudion. Ekimenak hiru diziplina jorratzen ditu: antzerki fisikoa, maskarak eta clown. Bertan hainbat herrialdeetako ikaslek parte hartuko dute; tartean, Australiakoak, Kanadakoak, Mexikokoak eta Espainiakoak. Aurten, nobedade gisa, ikastaro amaieran ikuskizun bat erakutsiko dute ikasleek.

Ikastaroa Pablo Ibarluzeak gidatuko du eta aktore, dantzari, zuzendari, irakasle, koreografo eta gorputzarekin eta espazioarekin lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago. Hil honetan hasiko da eta urriaren 7ra arte iraungo du: orotara, 150 ordu hartzen ditu.

Autengo nobedade nagusia ikasleek ikastaroa amaitzerakoan taularatuko duten ikuskizuna da. Hala, urriaren 7an ikastaroaren emaitzak ikusi ahal izango dira Laudioko Kafe Antzokian kabaret formatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button