LITERATURA

Beterriko Liburua Sarirako proposamenak

111 Akademia 2011ko Beterriko Liburu izendatuko den obra aukeratzeko jardunbidean murgilduta dago bete-betean. Urtarrilaren erdi aldera zabaldu zen lehen bozketa txanda, eta bertan 2011ko libururik gogokoenaren aldeko botoa bidaltzeko eskatu zitzaien 181 akademiakideei.
Eta hausnarketa horretatik, Xabier Artola (Argi-Itzalen Neurria), Anjel Lertxundi (Etxeko Hautsa), Xabier Mendiguren (Sakoneta), Harkaitz Cano (Twist), Joan Mari Irigoien (Ur Arreak,Ur Garbiak) eta Iñigo Aranbarri (Zamaontzia) izan dira lehen bozketa txandan aurrera egin duten idazleak. Orain, 111 Akademiako kideek sei horietako baten aldeko botoa eman beharko dute martxoaren 18ra bitartean.

Obra batek jasotako botoen %40a bereganatuko balu, akademiako Batzorde Eragileak huraxe izendatuko luke 2011ko Beterriko Liburu; kopuru horretara iritsi den obrarik ez balego, boto gehien jaso duten lehenengo bi lanak hirugarren txandara pasako lirateke, eta babes gehien jasotzen duenak irabaziko luke saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button