Cave, Chicagoko bostekoak, Can mitikoen ordezkoak, 2007an kaleratu zuen bere lehenengo lana Hunt Like Devil (Permanent Records,2007) LPa, eta une honetan 2 LP eta hainbat EP ditu plazaraturik. Oraingo honetan, bere lan berria datoz aurkeztera, Pure Moods (Drag City, 2010) deitutako EPa, non krautrock-a eta Boise rock gordina nahasi egiten diren. Soinuo hipnotikoak dira, garapen luzeko kantuak, errepikakorrak, lisergikoak.
Eten, berriz, Free-rock-jazz-punk-blues jorratzen duen bikote bizkaitarrak material berria aurkezten dabil grabatzen hasi baino lehen. Lan berri honetarako txipa apur bat aldatzea erabaki dute, loop-ak ahaztu eta zuzenean mamira jo, abesti azkar eta zakarrekin. Euren azken lana Labeatzomorroen bibisekzioa da.
Emanaldia MEM jaialdiaren aurtengo edizioaren egitarauaren barruan dago.
Etenek bidalita