IKUS-ENTZUN

Zine klasikoa aire librean Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroak zine klasikoari buruzko zikloa egingo du abuztuan. Hala, Udako sekuentziak izenburupean, abuztuaren 21rtik 24ra bitarte lau film klasiko proiektatuko dituzte aire librean Falerina Lorategian. Ekimena UDA PLACE izeneko programa zabalaren baitan.

Hala, abuztuaren 21ean Ingmar Bergman suediarrak 1950. urtean estreinaturiko Sommarlek filma ikusi ahalko da. Abuztuaren 22an berriz, James Stewartek antzezturiko Alfred Hitchcocken Rear Window maisulana izango da ikusgai.

Hirugarren proiekzioa, abuztuak23, Nouvelle Vague Frantziako zine mugimenduaren ordezkari nagusienetakoa den Á bout de soufflé izango da. Lan hori Jean-Luc Godard zinegile iraultzaileak estreinatu zuen 1960. urtean. Zikloa abuztuaren 24an amaituko da Takeshi Kitano zuzendari japoniarraren Kikujiro no natsu (1985) filmarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button