ARTEA

Eulalia Abaitua argazkilariaren lanak, Bilboko Euskararen Etxean

Estereoskopiak: 16 + 16 izenburua du Bilboko Euskararen Etxean ikusgai dagoen Eulalia Abaitua argazkilariaren erakusketak. Irailera bitartean baduzue ikusteko aukera. Erakusketa zabalik egongo da irailera arte.

Bilboko Euskal Museoak biltzen duen Eulalia Abaituaren (Bilbao, 1853-1943) argazki-artxiboaren inguruan eginiko egitasmoa berezia da Estereoskopiak 16+16.

Azkue Fundazioaren arabera, “erakusketa bi edukiren arteko batuketa da: iragan bisuala, hiru dimentsioko betaurrekoekin ikusiko duguna, eta ahozko orainaldia, audiogidekin femenino pluralean entzungo duguna”.

Lehenengo zatian Abaituaren lanak jasotzen dira. “Anaglifo kopiak dira, hain zuzen ere, erliebezko irudiak retro argiztaturiko pantailen barruan erreproduzitzeko teknika; irudi tridimentsional gisa ikusteko”.

Bigarrenean, berriz, ahozko testigantzak biltzen dira, irudi horiek hainbat emakumeren sortzailerengan eragindako hitzak edo kontakizunak, tartean, Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao eta Itxaro Borda. “Irudiei aurre egin behar izan diete, eta betaurrekoak jantzita, haiei begira, kontakizunak sortu dituzte”.

Informazio gehiago: Azkue Fundazioa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button