LITERATURA

“21 aulki” mikroerrezitaldi zikloa Oiartzunen

Oiartzungo 100TZE espazioan egitarau bikaina programatu dute apirila bitartean 21 aulki izenburupean. Errezitaldiak eta irakurraldiak izango dira eskaintzarik onenak. Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira.

Datorren asteko ostegunean (urtarrilak 28) izango da lehen hitzordua: Josu Landak Miguel Hernandez kantuz errezitaldia eskainiko du, Susa argitaletxearen eskutik Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan plazaratutako antologia oinarri.
Hurrengo hilean, otsailaren 25ean, Goiatz Labandibarrek Zuri-beltzean izeneko irakurraldia egingo du. Martxoaren 17an, Jose Luis Otamendik Kapital publikoa liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Eta azkenik, apirilaren 28an, Hautudeterminazioa izeneko antzerki-irakurketa dramatizatua eskainiko dute Metrokoadroka kolektiboko bi kidek.

Antolatzaileek azaldu digute nondik sortu den ideia: “21 aulki izena jarri diogu ekimenari, 100TZE espazioa txikia izanik gehien-gehienez hogei aulki sar ditzakegulako. Batgarren horrekin gonbidatuaren etorrera adierazi nahi dugu sinbolikoki. (…) Formatu txikietan gauza handiak egin daitezkeela sinestuta gaude. Errealitate hori aintzat hartuta, errezitatzera zein entzutera datozenei hitzordu goxo bat eskaintzea izango da gure asmoa”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button