
Urtero BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen duten R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea, abenduaren 16ra bitartean izango da zabalik. Idazle gazteei zuzendutako sariketa da hau, izan ere, sariak idazle gazteak literatura mundura erakartzea du helburu nagusia.
Ekimen honetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan: A mailan 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaioak, eta B mailan 1998, 1999, 1999, 2000 eta 2001ean jaioak.
Betiko lez, aurkeztu ahal diren lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Lanek gutxieneko luzera izan beharko dute: narrazio arloan, A mailan, 2 folio, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dituzte, eta B mailan 30 lerro.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2016ko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.
Informazio zehatzagoa behar izanez gero, Euskaltzaindian duzue.