LITERATURA

Etxeko urak eta poemak

Leire Bilbao idazleak Etxeko urak (Susa) izeneko liburua argitaratu du.

“Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan, etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Hain zuzen ere, urak botaz hasten da Leire Bilbaoren poema bilduma berria, eta listua eta hizkuntza datoz gero, kolektibotasunaren marea, eta harraska inguruko domestikotasuna. Amatasunari buruzko liburu bat bainoago, amatasunetik idatzitako liburu bat.

Leire Bilbao Euskal Herrian dugun poeta handienetako bat da. Idazteko formulazio berriak sortu ditu poemategi bakoitzean. Honetan ere, ez da gutxiagorako izan.

Berriro erditu zara

Kaiola zabaltzen den moduan
zabaldu dituzu hankak
nora doan ez dakienaren
dardaraz
heze atera da.

Zapi batean bildu
listuaz garbitu
eta hatzez orraztu duzu
zure eskuak haren lehen habia.

Emango dizkiozu
jana babesa eta maitasuna deritzen horiek
emango zatzaizkio
zuhaitz baten besarkadaz.

Iritsiko da
zure beso-adarraren ertzera
hurbilduko den eguna
nora ez dakienaren
ikaraz
haizeari errendituko zaiona.

Erortzen ikasi beharko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button