BERTSOTAN

“Ahoa Bete Hots” jardunaldiak bihartik

Villabonako Subijana etxeko areto nagusian, Ahoa Bete Hots jardunaldien aurkezpena egin zuten joan den hilean Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskarako zuzendari nagusiak, Josune Zabala Mintzola Fundazioko zuzendariak, eta Beñat Gaztelumendi Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ikerkuntza saileko arduradunak.

Jardunaldiok, bihar hasiko dira eta azaroaren 8 eta 9an luzatuko dira Villabonako Subijana etxean.

Aurtengo gaia Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan izango da. Izan ere, antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta ipuingintzan maiz egiten dute talka euskalkiak eta batuak; erregistro egokiak eta zuzenak; euskararen baliabide ezak, eta alboko hizkuntzen modako baliabideak, eta abar. Aipatutako ahozko lau generoetako sortzaileak gonbidatuko dituzte jardunaldietara, eta gai honi buruz dituzten kezka, abantaila eta korapiloen berri emango dute.

Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga, Itziar Ituño, Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Mikel Marquez, Jose Mari Karrere edo Koldo Amestoy bezalako adituek esku hartuko dute.

Informazio guztia hemen dago bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button