
Banarte antzerki taldeak, gaur, ekainaren 13n, Cuenta Atrás komedia antzeztuko du Ermuko Antzokian.
Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, suspense-lan bat hausnarketa bat proposatzen duena beldur, segurtasunik eza, zori, bakardade eta inpotentziari buruz. Bertan ere planteatzen da nolako etsipena sortzen den arazo bati konponbide bat emateko geratzen zaigun denbora ahituz doala ikusten ari garenean.
Produkzioa Banarte antzerki taldeko kideek eta taldeko ohiko laguntzaileek egin dute, eta oholtza gainean, Dolma Romera, Rafa Herce, Edu Pombar, Aitor Berrio, María Otxandiano, eta Danel Pombar antzezleak arituko dira.
Hauxe duzue lanaren sinopsia: Ertzaintzaren Operazio Berezien taldea haur baten itxuraz arrazoirik gabeko desagerpena ikertzen ari da. Ez dago ez susmagarririk, ez pistarik, ez errebindikaziorik, ez erreskate eskaririk. Dena okertzen da bahitzaileak haurraren irudia publikatzen duenean web orri batean eta 30 minutu ematen dituenean kasua argitzeko. Atzerako kontaketa dramatikoak etsipenean sarrarazten ditu bai ertzainak, bai eta gertakariak zuzenean jarraitzen ari den ama ere. Hortik aurrera gertakariak amaiera etsigarri baterantz amiltzen dira.