ESZENA

Aurtengo Bilboko Zirkuitua programa amaitzear

Ostegun honetan, aurtengo Bilboko Zirkuitua programak bere ateak itxiko ditu, hiru antzezlan labur hauekin: Potemkin-Erein taldearen Esto ha venido para quedarse, Kásperle Teatroren El diablo moderno eta Resisten Cía konpainiaren Lärva.

Esto ha venido para quedarse piezan bi emakume gogoetan arituko dira mende hasierako gizartearen gainean. “Nola konpondu mezu bikoitzak, existentzialismoa eta pandemia. Poesiako eta ametsetako zer hori subjektibotasunaren zerbitzura, eta zer harreman duen bizi kondizio materialekin. Geurea den zerbaiten bila gabiltza, menderaezina den eta poesiatik kanpo adierazi ezin den zerbaiten bila.”

El diablo moderno obraren mezua honako hau duzue:  “Bizitza zuhaitza balitz, hostoak galtzen ari dena, haren zuztarrak korapilatu egingo lirateke, bihotz bat sortuz, oroitzapenez eta ase gabeko irrits eta ametsez betea. Eta aurrerantz bizi bagara ere, atzera begiratuz baino ezin dugu konprenitu bizitza. Eta, udazken batez, deabrua agertu zen.”

Eta azkenik, Larvä keinu bidezko antzezkizun bat da, “non piano-partiturak eta interpretatzaileen gorputzek izaki berri bati emango baitiote bizia, eta tristuraz beteta dagoen gizaki batekin egingo du topo. Izaki berri hori beldar bat da, eta bizitzeko gogoa berpiztuko dio gizaki horri. Eta ikusleei ere bai. Gauza berriak ezagutzeko eta maitatzeko unea.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button