ESZENA

Arte eszenikoak haur eta familientzat, Gasteizen

Butaka Txikia haur eta familientzat antolaturiko programa jostagarria da, arte eszenikoak protagonista direlarik. Betiko legez, Gabonetako oporraldian Gasteizeko gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan eta antzokietan egiten da.

Aurten, aste osoan ari dira arte-mota askotako espektakuluak eskaintzen, abenduaren 26tik 2023ko urtarrilaren 4ra arte.

Gaur berton, abenduak 29, Deméter antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da, Sr. Serranoren eskutik, Ibaiondoko gizarte-etxean. Pieza hori, haurrei bakarrik zuzendutako, aretoan heldurik gabeko antzerki-proiektua da. Maketak, figurak, zuzeneko bideo-kamerak eta online baliabideak maneiatzen dituen kontalari baten bidez taularatuta, Demeter, Eresicton, arte-basoak, Amazoniako deforestazioa, low-cost arropa dendak, telefono mugikorrak eta superreko hanburgesak egiteko animalien sarraskia ditu protagonista.
Bihar, Eidabe taldearen eskutik, Eneko eta Ixabel: bertako elikagaien bila lana ikusteko aukera egongo da.

Urtarrileko antzezlanak honako hauek dituzue: Leihoak, Paraiso Antzerkiaren eskutik (urtarrilak 2), Tartalo, gaztaren sekretua, Logela Multimediarekin (urtarrilak 3), eta azkenik, 4an, Pin pang, Xabi Larrearen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button