ESZENA

“Eta Bihar… Zer?”

Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatro eta Hortzmuga Teatroa konpainiak elkartu egin dira diziplina anitz uztartuko dituen arte ikuskizun handia garatzeko, indarkeriaren aurka eta giza eskubideen alde.
Gaur goizean, Mikel Gomez de Segura Traspasos Kultur konpainiako zuzendari artistikoa; Kepa Ibarra Gaitzerdi Teatro konpainiako zuzendari artistikoa; Hortzmuga Teatroa konpainiako zuzendari artistikoa Raúl Cancelo, eta Yolanda Bustillo Gaitzerdi Teatro konpainiako produktorea izan dira prentsaurrekoan Eta Bihar … Zer? lanaren nondik norakoak adierazteko.

Lan hau, Bilbon eskainiko dute urriaren 26an eta 27an.  “Inoiz ikusi gabeko ikuskizuna izango da, bakarra, antzerkia, dantza, ikus-entzunezko eta argazkilaritzako sormen lanak uztartzen dituen dituen sormen jolasa, ekimenerako berariaz sortutako musika konposizio batekin batera proiektatuko dena”.

Proiektuan, zuzenean,  ia 100 lagunek hartuko dute parte, horietarik 55 gaztek osatutako Gernikako Gaudeamus Koralekoak.

Lanak apokalipsiko lau zaldunetan oinarritutako kontakizunetan du ardatz. Indarkeriazko egoeratan ematen diren kontzeptuen inguruan ere ondu da testua, eta hala,  gerra, garaipena, gosea edota heriotzak indarra hartuko dute.

Gerra erreportarien presentzia izango du obra honek, izan ere, Hernan Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrascok kontalarien lana egingo dute errepresentazioan, lekukotasunak eskainiz.

Diogun bezala, urriaren 26an eta 27an, ikuskizun berezi hau taularatuko da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button